XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literatura idatziari kontrajarririk, beraz, ahozko literatura dugu, herri literatura: Azkuek jasotako ohitura, siniskera, ipuin, atsotitz, esakera, igarkizun, jolas, kanta eta abarrek bezalaxe, Toribio Iriondo (1848-1922) bezalakoek eginiko zein jasotako eliz-kantek ere (Ogi Zerutik, kasu) osatuko lukete herri literatura.

Pareko lerro batetik, Julien Vinsonen Literatura popular del País Vasco lana dugu 6 VINSON, J. (1988): Literatura popular del País Vasco. Txertoa. Donostia.

Jon Juaristi, ordea, nolabaiteko salbuespen gisa agertzen zaigu, herri literatura ahozko tradizioarekin parekatzeko garaian.

Ikerle honek ez du herri literatura kontzeptua zuzenean erabiltzen, tradiziozko literaturgintzaz aritzeko, eta literatura folklorikoaz mintzo da 7 JUARISTI, J. (1987): Literatura vasca. Taurus. Madrid..

Salbuespena, ordea, itxurazkoa izan daiteke, benetakoa barik.

Izan ere, gizarteko klase xeheek zuten ahozko literatura hartzen du Juaristik literatura folklorikotzat (eresiak, kantuak, baladak).

Hortik abiatuta, bertsolaritzaraino iristen da, literatura folkloriko tradizionalaren, eta literatura folkloriko modernoaren arteko lotura gune izan zitekeelakoan edo.

Puntu honetan, baina, Juaristik zalantza batzuk mahaigaineratzen ditu, bertsolaritza literatura folklorikotzat jo aurretik.

Batetik, bertsolaritza, tradizio zaharretik baino gehiago, XIX. mendeko borroka politikoen gizarteratzetik datorrelakoan baitago Juaristi.

Horrela, haren ustez, bertsolaritza egokiago ulertuko litzateke gatazka haietako alderdi ezberdinek eta bereziki geroagoko euskal nazionalismoak alfabetatu gabeko klaseen artean erabilitako propaganda bide gisa, benetako ahozko literaturaren adierazpide gisa baino.

Bestetik, bertsolaritzak gehiago izango luke lehiaketatik, literatur sorkuntzatik baino en rigor, una competición entre bertsolaris se asemeja a un encuentro deportivo más que a un recital poéticoÑ.

Ondorioa, Juaristirentzat, argi dago: